XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoaren artean? Jende askok esaten du gaurregun mundutik haruntzago dagoen eta haundiagoa den zerbaitetan sinesten duela.

Are gehiago, badirudi, ateismo teorikoaren aurrera egite eta sartze garai baten ondoren, han bertan geldi ote dagoen eta atzeraka ere ez ote duen egin.

Horrela azaltzen dute behintzat, ezagutzen ditugun azkenengo estadistikek.

Ez gara gu sinestedun hauengan su-izpi hori itzaltzen hasiko; alderantziz, leunkiro haizea emango diogu berbiztu dadin.

Jainkoagan sinestea oso garrantzizkoa jotzen dugu; eta Berarenganako fedea begirunerik eta arretarik haundiena merezi duela iduritzen zaigu.

Baina nor ez da konturatzen, esanahirik gabeko fede hau guztiz pobrea denik?.

Lehendabizi, Jainkoa badela aitortu bai, baina Jainko horri ez zaio baliorik ematen.

Jainkoak ez die pozbiderik ematen, ezta Norbaitengan oinarriturik eta Norbaitek onartuak daudela sentitzeko argirik ere.

Galdera gogor egin dezagun: norbaitek Jainkorik ez dela sinestaraziko balie, dolumin luzea eta penagarria gertatuko al litzaieke delako Jainko horren heriotzagatik?.

Bigarren, sinestedunen bizitzan eraginik bat ere ez duen edota oso gutxi duen fede batez ari da.

Ez du ezertara behartzen.

Bestalde, behinere aitortzen ez den fedea da.